XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agindu honen mamia honela bil daiteke: politiku buruzagiak (gaur egungo gobernadoreak) korrejidore politiko bezala geratzen direla, aginte oro eskuetan dutelarik, justizigintza salbu, lehendanik berekin bai zeukaten aginte hau ere.

Nafarroako probintziak Diputazio bat antolatuko du zazpi lagunez osaturik (merindade bakoitzeko bat) eta beste bi: Lizarra eta Iruinetik bana, hiri handienak diranez).

Antolakizun hau ordea, monarkiaren pean ziren beste Probintzi-Diputazioen molde bereko zen.

Bakar bakarrik, aintzinako nafar erreinuan zazpi lagun zirenez Diputazioa osatzen zutenak, berebat orain.

Bestalde, Euskal probintzietako, Nafarroa barne, udalen berriztatzea, bakoitzeko foru eta usarioen arabera egingo da.

Hau da beraz, laburki 1839 ko Azaroaren 16 an emaniko agindua, Urriko legea aplikatuaz, justizigintza eta legegintzaren ahalmena suntsitzen zituelarik, nola Nafarroan, hala Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta aski autonomia uzten zuelarik administrazio edo barneko gobernamenduan.

Honela taxutu zuten mementoko arauketa, lege horrek berak bait zuen seinalatzen Batzar Nagusiek beren ordezko edo mandatariak izendatzea Madrilgo gobernuarekin tratatzeko 1839ko Urriaren 25eko legeak ziona Foruen aplikatze edo aldakuntzei buruz.

Nafarroa laster heldu zen ados batera Madrilgo gobernuarekin.

Horren fruitua zen delako Ley Paccionada de Agosto de 1841 gaur egun oraino Nafarroan diraun sistima.

Nafar-Diputazioa eta Madrilgo gobernuarekiko tratu bat baizik ez da.

Baina-eta zer egin zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak? Hiru hauek ere izendatu zituzten beren mandatariak, gobernuarekin foruen aldakuntza tratatzearren.

Izan zen harremanik frango 1840,1844,1846,1849 eta 1852 urteetan zehar, inoiz akordu batetara heldu ez baziren ere.

Araka dezagun, laburki bederen, bilkura hauetariko lehenengoa, 1840ean Madrilen ospatu zena.